Zerbitzuan

Límites para el acceso de las mujeres en situación o riesgo de exclusión social a los servicios de protección social

González, A., Límites para el acceso de las mujeres en situación o riesgo de exclusión social a los servicios de protección social 2023, n. 79, 2023, p. 37-56.

Laburpena

Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-baliabideen diseinuan eta aplikazioan genero-joerak daudela erakusten duten ikuspegi feministako beste ikerketa batzuen ildotik, artikulu honetan perspektiba analitiko bat proposatzen dugu, emakume askori gizarte-babeseko zerbitzuak eskuratzea zailtzen edo eragozten dieten oztopo instituzionalak identifikatzeko. Horretarako, bibliografia garrantzitsua lantzeaz gain, hamar elkarrizketa egin dizkiegu genero-ikuspegia duten gizarte-gaien azterketan eta esku-hartzean adituak diren pertsonei. Ondorio nagusia da gizarte-politiken arloan diharduten eragile guztien genero-ikuspegidun prestakuntza egokiari esker soilik onartu ahal izango dugula mugak daudela zerbitzu eta baliabide horien kontzepzioan eta ezarpenean, eta muga horiek oztopo instituzional gisa jokatzen dutela, bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden emakume asko adoregabetzen dituzten oztopo instituzional gisa.