Zerbitzuan
La silla coja: la reinserción laboral en mujeres de 45 a 55 años con ruptura conyugal
Díaz, A., Salinas, K., La silla coja: la reinserción laboral en mujeres de 45 a 55 años con ruptura conyugal 2017, n. 64, 2017, p. 153-161.
Laburpena
2016ko Bizi Baldintzei buruzko Inkestaren emaitzen arabera, emakumeak dira Espainiako etxe gurasobakarren % 81,3ko buru eta arrisku handiagoa dute pobrezia gertatzeko. Ikerketa batzuek ongi frogatu duten bezala (Fernández eta Tobío, 1998), oso ohikoa zen 1950. urteen hamarkadaren bukaeran jaiotako emakumeen artean ezkondu ondoren lan ordaindua uztea. Bi emakumeren lekukotasuna jaso du ikerketak, Zaragozakoa eta Donostiakoak dira, eta 54 eta 49 urte dituzte, hurrenez hurren. Azaldu dutenez, erosteko ahalmena eta gizarte-harremanak galtzeaz gainera, arazo handiak eduki dituzte lanean berriro hasi ahal izateko. Elkarrizketa sakonak daude bi bizitza-historia hauen oinarrian eta informazio emaileek argiro utzi dute etxean, familia beste eginkizunik gabe, gelditu izanaren balantze negatiboa, eta nabarmendu ere egin nahi izan dituzte ingurukoen esker eskasa eta egoera horrek alaben heziketan eduki duen eragin handia, Legarretak (2008) emaniko denboraz eta Ulrich Beckek (1986) genero-rolek modernitatean izaniko bilakaeraz eginiko ikerketak berretsiz.

