Zerbitzuan

Erresilientzia, ahalduntzea eta gizarte-hezkuntza

Ruiz-Narezo, M., Fonseca, J., Erresilientzia, ahalduntzea eta gizarte-hezkuntza 2018, n. 67, 2018, p. 119-128.

Laburpena

Hirugarren sektorean lanean jarduten dugun profesionalok paradigma-aldaketa bizitzen ari gara. Aldaketa horretan, lagun-egite hezigarriaren garrantzia argi ikusten da, baita talde-lanarena ere, beti ere erabiltzailearen eskuartzea ikuspegi sistemikotik hartuta. Ikuspegi hau osatzeko, erresilientzia eta ahalduntze kontzeptuak azpimarratu nahi ditugu. Bi kontzeptu hauek arrisku-faktoreei aurre egiteko eta erabiltzaileek bizitza “normalizatua” lortzeko erramintatzat ulertzen ditugu. Artikulu honetan gerturatze kontzeptuala aurkezten dugu erresilientzia eta ahalduntze adigaien artean, non elkar eragina duten eskuartzean.