Zerbitzuan

Bizitegi-bazterketaren kontaketa eta karakterizazioa EAEko hamar udalerritan

SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, Bizitegi-bazterketaren kontaketa eta karakterizazioa EAEko hamar udalerritan 2015, n. 59, 2015, p. 63-77.

Laburpena

Ondorengo artikuluak, EAEn bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonen egoerari buruzko II. azterketa laburbiltzen du, hots, 2014ko urriaren 29tik 30erako gauean hamar udalerrietako kaleetan lo egiten aurkitutako eta EAEko etxetik gabekoentzako zentro eta bizitokietan lo egiten zuten pertsonei aldi berean egindako zenbaketako emaitzak biltzen ditu. Bizitegi-bazterketa larrian daudenen pertsonak zenbatzeaz gain –2012an hiru euskal hiriburuetan burututako lana eguneratu eta zabalduz–, ikerketa honek kolektibo honen ezaugarri soziodemografiko nagusiak eta euren bizi-baldintza eta bizi-ibilbidea ezagutzea du helburu. Zenbaketan, 1.836 lagun identifikatu ziren guztira bizitegi-bazterketa egoera larrian, %1 7,6a kaleetan zegoen lo egiten, eta % 82,4a etxerik gabekoentzako bizitoki nahiz zentroetan.