Zerbitzuan
Actuaciones clave en la intervención con mujeres en situación de exclusión residencial y sinhogarismo
Peña, S., Actuaciones clave en la intervención con mujeres en situación de exclusión residencial y sinhogarismo 2023, n. 81, 2023, p. 29-46.
Laburpena
Artikulu honek bizitegi-bazterkeriako eta etxegabetasuneko egoeran dauden emakumeekin egiten ari diren esku-hartzearen eremuko jarduera nagusiak aurkezten ditu. Literatura eta nazio-mailan eta nazioartean garatutako esperientziak berrikusita, genero-ikuspegi kritikotik emakumeen arteko bizitegi-bazterketaren fenomenora hurbilketa teoriko labur bat eginez hasten da artikulua. Horri esker, emakumeen bizitegi-bazterketa ezaugarritzen duten eta maskulinotik bereizten duten alderdi nagusiei erreparatzen zaie. Proposamen teoriko horietatik abiatuta, bizitegi-bazterkeriako eta etxegabetasuneko egoeran dauden emakumeen arreta eta erantzuna indartzeko bost jarduera mota aurkezten dira, jardunbide zehatzen adibideak barne. Azkenik, eta ondorio gisa, literaturaren eta kontsultatutako esperientzien zeharkako irakurketatik atera daitezkeen ikaskuntza nagusiak laburbiltzen dira.