Txostenak

Estudio cualitativo sobre conciliación de la vida personal, familiar y laboral. Informe de resultados = Bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko azterketa kualitatiboa. Emaitzen txostena.

Departamento Igualdad, Justicia y Políticas Sociales-Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila, Estudio cualitativo sobre conciliación de la vida personal, familiar y laboral. Informe de resultados = Bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko azterketa kualitatiboa. Emaitzen txostena. Gobierno Vasco - Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2023, 54 p., or.

Laburpena

Azterlan honen helburua da zaintzeko erantzukizunak (batez ere haurrak zaintzekoak) dituzten zenbait familia motaren egoera ezagutzea, haien bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari dagokionez, familien eguneroko bizitza antolatzeko moduetan sakontzea, kontziliazio-premiei erantzuteko, Bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliaziorako dauden baliabideei —propioak, pribatuak, publikoak eta enpresarenak— buruz egiten diren balorazioak aztertzea, eta kontziliazioari laguntzeko zerbitzu berriak, programak eta abar zenbateraino behar diren aztertzea.

Definitutako helburuak betetzeko, metodologia kualitatibo bat erabili eta garatu da, focus group edo eztabaida-taldeen teknikak eta elkarrizketa erdiegituratu sakonak abiapuntu hartuta. Teknika horiei esker, familiek hainbat gairi buruz dituzten diskurtsoen funtsezko eta oinarrizko elementuak jaso daitezke, eta horien aurrean duten jarrera eta horien inguruko bizipenak zehazten dituzten arrazoietan eta argudioetan sakondu. Planteamendu mistoa gauzatu da bai tekniken erabileran bai horien formatuan: