Txostenak

Estado de salud, determinantes sociales y desigualdades en salud de la población infantil y adolescente en la Comunidad Autónoma del País Vasco= Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen osasun egoera, gizarte-baldintzatzaileak eta osasun arloko desberdintasunak.

González, Y., et al., Estado de salud, determinantes sociales y desigualdades en salud de la población infantil y adolescente en la Comunidad Autónoma del País Vasco= Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen osasun egoera, gizarte-baldintzatzaileak eta osasun arloko desberdintasunak. Departamento de Salud. Gobierno Vasco / Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2017, 72, 72 p.

Laburpena

Haurtzaroa funtsezko arotzat jotzen da bizitza luze eta osasuntsu baten garapenerako. Haurtzaroa oso aro zaurgarria da. Garai horretan genetikarekin eta familiarekin lotutako alderdiak giro-faktoreekin eta bestelako gizarte-baldintzatzaile batzuekin elkarrekintzan egoten dira. Horren ondorioz, osasunaren gaineko eragin eta emaitzen konbinazio konplexua sortzen da(1). Horrela, aro horretan eragin handia dute kanpotik datozen faktoreek. Faktore horiek osasuna baldintzatzen dute aro horretan eta, aldi berean, erabakigarriak dira helduaroa egoki garatzeari eta, horrenbestez, osasuntsu garatzeari dagokionez. Lehen haurtzaroan zehar finkatzen dira gerora bizitza oso eta osasuntsu bat garatu ahal izateko beharrezkoak diren oinarriak(2). Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) lehen haurtzaroaren garapen egoki eta berdintasunezkoa funtsezko elementutzat jo du mundu mailan osasun arloko desberdintasunak murrizteko. Horrela, OMEko Osasunaren Gizarte Baldintzatzaileen Batzordeak Belaunaldi batean desberdintasunak ebaztea(3) izeneko dokumentuan ezarri duenez, «lehen haurtzaroaren garapenak, zehazki, garapen fisiko, sozioemozional eta linguistiko-kognitiboak modu erabakigarrian baldintzatzen du pertsona baten bizitzako abaguneak eta osasun ona izateko aukera, izan ere, garapen horrek eragina du konpetentziak baitaratzeari, heziketari eta laneko aukerei dagokienez. Mekanismo horien bidez eta, modu zuzenean, lehen haurtzaroak eragina du gerora obesitatearen, elikadura eskasaren, osasun mentaleko arazoen, bihotzeko arazoen eta delinkuentziaren gainean».