Albisteak

Mendekotasunari aurre egiteko nahiago ditugun zaintza eta bizi-espazioak

2019 Maiatza 27

DiagnostikoaFernandez Carrok azken hamarkadetan Espainian gertatzen ari den aldaketa demografikoaren ezaugarriak aztertzen ditu, eta aldaketa honek zaintza sisteman duen eragina; tradizionalki familiarista izan den sistema batean: bizi-itxaropenaren igoera, desgaitasun larrien hedatzea, etxe berean bizi diren pertsona kopurua murriztea, emakumea lan-munduan txertatzea edo seme-alabarik gabeko pertsona kopuruaren igoera.

Idazlearen iritzitan, aldaketa hauek guztiek familiek zaintzeko duten gaitasuna baldintzatzen dute; bestelako zaintza-baliabideak – finantziazio publiko zein pribatukoak- mugatuak diren testuinguru batean. Gauzak honela, badirudi  familiaz kanpoko laguntzaz hornitutako  etxebizitza propioa izango dela zaintza insituzionalizatuen (egoitzen) alternatiba.

Fernandez Carrok dioen moduan, nazioarteko zenbait erakundek (NBE), behin eta berriz populazioaren nahiak eta desioak ezagutzearen garrantzia azpimarratzen badute ere, gustuko ingurune batean bizitzeko aukera izan dezaten,  ez dago nahi hauen inguruko informazio gehiegi. Artikulu honek, CIS edo Centro de Investigaciones Sociológicas delakoak mendekotasuna duten pertsonen zaintzaren inguruan egindako inkestako (2014)  emaitzak oinarri hartuta, mendekotasunaren laguntza eredu berriaren gakoak aztertzen ditu.

Mendekotasunaren laguntza eredu berriaren gakoak: nahiak, desioak eta alternatiba errealak:

  • Mendekotasuna izanez gero bizitzeko aukeratzen diren tokietan zaintzaile nagusia ez da familia jada. Idazleak dio  “50 eta 74 urte bitarteko pertsonen lehentasun eta nahietan eman den aldaketaren arrazoietako bat zaintzen koste pertsonalaren inguruko kontzientzia izatea dela; jende-talde hau kontziente da zaintzak duen kostu pertsonalaz, beren sare sozialeko kide bat edo gehiago (senar, emazte, guraso, seme alaba heldu, etab) zaintzen dutelako, zentzu praktiko, fisiko edo finantzieroan.. Egoera honek zaintzaren ondorio negatiboak ezagutarazi dizkie (neke fisiko eta psikologikoa, denbora falta, etab) eta ondorioz,  zaintza modu alternatiboak era positiboan ikusten dituzte. Belaunaldi honek izen duen zaintzen arduraren ikuspegi aldaketak ere pisu handia du, hauentzat zaintza ez da familiaren lana bakarrik. Ondorioz, beren eta bere senitartekoen bizi-proiektuak baldintzatzen ez dituzten zaintza eta bizitza espazioengatik apustu egiten dute; egoitzak, laguntzaz horitutako etxebizitzak, etab.
  • Aztertutako datuek diote zaintzen inguruko nahi, gustu eta profil ezberdinak daudela. Batetik “zaintza modelo tradizionala ohikoagoa da landa-guneetan, modernizazio eta aldaketa sozialetatik urrunago dauden toki haietan, baita familia tradizionalaren baloreak indartzen dituzten sinesmenak dituzten pertsona haietan ere. Kasu hauetan senitartekoen zaintza aukera baino obligazio edo betebehar modura ikusten da”. Bestalde, zahartzaroan beren etxebizitzan kanpo laguntzekin egon nahi dutenen gogo edo desio hori testuinguru familiarrarekin lotuta dago, bere profil sozioekonomikoarekin baina gehiago.
  • Egun Espainian dagoen edo dauden zaintza ereduak ikusita ondorioztatzen da, askotan bizitoki gustukoena, ideala litzatekeena eta  praktikan egokiena dena  ez datozela bat. hau da, gehien errepikatu den eredua, egokiena, kanpo laguntzarekin hornitutako etxebizitza propioa den arren, inkestan parte hartu dunenen gehiengoak aitortzen du soluzio ideala familia barruko zaintza dela.
  • Artean zaintzaile seguruena eta fidagarriena familia dela uste badugu ere, zerbitzu publiko eta pribatuen eskaera gero eta altuagoa da, eta hobeto baloratzen dira. 2009ko datuek diote “osasun kaskarra izanez gero bizitzeko toki gustukoena seme alaben Etxea zela, eta 5 urte beranduago, 2014an aukera errepikatuena laguntzaz hornitutako etxebizitza propioa da. Hau da, helburua ez da etxean egotea bakarrik, beharrezko baliabideak izatea baizik. Eta hemen, puntu honetan, etxebizitzen diseinua eta mendekotasunaren laguntzeko lotutako politika sozialen aktibazioa oso garrantzitsuak dira; familia bigarren mailako baliabide kontsideratzen hasi garen testuinguru honetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Cecilia Fernandez Carreoren artikuluan topatuko duzu “¿Qué espacios de vida y cuidados preferimos para frontar la dependencia? (Observatorio Social La Caixa).