Albisteak

Eusko Jaurlaritzak gizonen eta emakumeen arteko ordainsari-berdintasunerako eta soldata-arrailaren aurkako neurriak jasotzen dituen instrukzio bat onetsi ditu

2019 Martxoa 05

  • Gobernu Kontseiluak Martxoaren 8aren inguruan egindako Erakunde Adierazpenaren onetsi du.

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera.

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Gobernu Kontseiluak Martxoaren 8aren inguruan egindako Erakunde Adierazpenaren berri eman du. Horrela, datorren ostirala, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna” dela gogorarazi du Bozeramaileak e. Sailburuak esan duenez, errebindikaziorako eguna da, Eusko Jaurlaritza bat datorren eta bere egiten duen errebindikazioa. “Ardatz estrategikoetako bat da Gobernu Kontseiluak onetsitako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean”, zehaztu du.

Hala, Erkorekak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak jarraitu egingo duela lanean gizonen eta emakumeen berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzeko. Horretarako, sailburuak azaldu duenez, neurri aitzindariak eta zehatzak hartu dira.

Gainera, Gobernuko bozeramaileak dei egin die gizarte osoari eta eragile sozial, politiko eta ekonomiko guztiei. “Gure lanarekin bat egitea nahi dugu emakumeen eskubideak bermatzeko eta gizarte-eredu jasangarriagoa eta berdinagoa lortzen laguntzeko”, gaineratu du.

Bestalde, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak instrukzio bat onetsi du klausulak txertatzeko gizonen eta emakumeen arteko ordainsari-berdinketarako eta euskal kontratazio publikoko soldata-arrailaren aurkako neurriak hartzeko. Azpiazu sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren erronka dela 2030erako Euskadi kokatuta egotea soldata-arraila txikiena duten Europako bost herrialdeen artean; eta sailburuaren hitzetan, beste aurrerapauso handi bat eman da gaur.

Zentzu horretan, Azpiazuk azaldu duenez, instrukzio hori kontratazio-eremu eta kontratazio-organo desberdinetan lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago, baina baita kontratuak sustatzen dituzten horiei, premiak antzeman eta ezagutu eta inork baino hobeto dakitenek zeintzuk diren emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko eskakizunak, kontratazio bakoitzean berealdiko papera izan dezaketenak.

“Berdintasunerako bidea guztion artean ibili behar dugu, neurri benetakoekin eta eraginkorrekin”, azpimarratu du Azpiazuk.

Gai ordena

Prentsa dossierra