Albisteak

Artolazabal: "Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Ascudeani ematen dio laguntza familia zaintzaileen eta mendeko pertsonen prestakuntzarako"

2018 Ekaina 27

  • Laguntzabide programaren bidez, laguntza ematen zaie etxeetan krisi-egoerak bizi dituzten familiei, arreta ematen zaio mendekotasunari eta familia zaintzaile eta mendekotasuna duten pertsonekin gizarte- eta lan-arloko bitartekaritza egiten da.
  • Beatriz Artolazabal: “beste urrats bat gehiago da gizarteratzean eta laneratzean, prestakuntzan eta enpleguan”.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Ascudean Familia Zaintzaile eta Mendeko Pertsonen Elkarteari 123.000 euroko diru-laguntza izenduna eman dio, Laguntzabide programarako, Arabako familia zaintzaileekin eta mendekoekin gizarte- eta lan-arloko bitartekaritza eta prestakuntza emateko.

Ascudeanen egoitza berria, iaztik, Ozeano Barea kaleko 27 zenbakian dago; egoitza Vitoria-Gasteizko Udalak laga zion elkarteari eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak lokala egokitzeko lanetan eta prestakuntza-aretoak Lanbidek erakunde prestatzaile gisa egiaztatzeko exijitzen duen araudira egokitzeko lanetan lagundu zuen.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez: “Laguntzabide etxeetan krisi-egoeran dauden familientzako eta mendekotasunari arreta emateko eta familia zaintzaile eta mendekotasuna duten pertsonekin gizarte- eta lan-arloko bitartekaritza egiteko, prestakuntzarako eta enplegurako programa da. Eusko Jaurlaritzako  Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak diruz laguntzen du, % 100ean, eta bat egiten du Vitoria-Gasteizko Udalarekin familia zaintzaileentzako sinatutako hitzarmenarekin, zeinak aisiako, astialdiko eta prestakuntzako programak jasotzen baititu”.

Proiektu honen bidez familia zaintzaileei eta mendekotasuna duten pertsonei arreta integrala ematen zaie eta, aldi berean, gizarte-bazterketarako arriskuan dauden pertsonen eta profesionalen edo egoera pertsonalak edo prestakuntza-egoerak direla eta, beren egoera pertsonala eta egungo lan-egoera aintzat hartuta, lanpostu batera jo ezin dutelako diru-sarrerak bermatzeko errentak jasotzen dituztenen edo, homologazioan sistema ezagutzen ez dutelako beren esperientzia aitortzeko izapideetara jotzen ez dakitenen enplegua, laneratzea eta lan-bitartekaritza lortzen da.

Profesionalak mendeko pertsonek edo berehalako mendekotasunaren ondorioz krisi-egoeretan dauden familiek kontratatuko dituzte,  eta horiek lagunduko diete etxean kasu bakoitzera egokitutako arreta profesionalizatuarekin bizitzen.

Proiektuaren jarduera eta esku-hartze guztiak dira familia zaintzaileak, mendeko pertsonak eta langileak erkidegoan integratzeko eta beren autonomia pertsonala babesteko eta sustatzeko.  Esperientziaren bitartez 2017ko abenduan gizarte- eta osasun-arretako profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko eginiko homologaziorako modu berriak direla eta, pertsona askok homologazio horretara jo ahal izan dute, eta, beraz, erakunde-zerbitzu eta enpresetan lan egiteko aukera dute, hitzarmen batekin eta langabeziarako eta subsidioetarako eskubideekin.

Ikastaroak

Ascudean´ek antolatzen dituen ikastaroak honako hauek dira: “mendeko pertsonarentzat etxeko ustekabe arriskutsuetarako premiazko irtenbideak”, “Alzheimerra eta beste dementzia batzuk”, “ezagutu nazazu jolasten, mendeko pertsonak entretenitzeko jolasak”, “dolua” eta “zainketa aringarriak”.

Ikastaro guztietarako, matrikula doakoa da Lanbiden izena emanda dauden pertsonentzat, langabeentzat eta familia elkartuetako etxeetako langileentzat eta beste elkarte batzuetakoentzat. Ikastarora sartzeko eskakizunak: adinekoak izatea; gaztelania ahoz eta idatziz jakitea, eta mendeko pertsonei arreta emateko lan-bizitzan aurretiko prestakuntza edo esperientzia frogagarria izatea.