Colecciones

55 urtez gorako biztanleei begirada bat (2015-2019).

Gabinete de Prospección Sociológica - Prospekzio Soziologikoen Kabinetea, 55 urtez gorako biztanleei begirada bat (2015-2019). Gobierno Vasco-Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020, 214 p.

Laburpena

Txosten honen helburua da 55 urtetik gorako herritarrek hainbat gai sozio-politikoeri buruz dituzten jarrera eta iritziak aztertzea eta adin horren azpikoek dituztenekin alderatzea. Txostena osatzeko 2015 eta 2019 artean Euskal Soziometroak bilduman jasotako gaietatik aukeraketa bat egin da. Gai batzuetarako, ikerlan guztietan edo hainbatetan 55 urtez gorako pertsonek emandako erantzunak batu ditugu eta, beste batzuetarako, aurkeztutako erantzunak ikerlan bati soilik dagozkio. Kasu guztietan datuak 18 urtez gorako EAEko biztanleriaren lagin adierazgarri bati etxez-etxe egindako inkestetatik datoz. Hemen aurkeztutako emaitzen jatorrizko ikerketak bere garaian osorik eman ziren ezagutzera eta Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen webgunean ere eskuragarri daude (www.euskadi.eus/ikerketa_soziologikoak).