Zerbitzuan
Servicios sociales y justicia restaurativa: el caso del Servicio de Mediación Penal de Barakaldo
Olalde, A.J., et al., Servicios sociales y justicia restaurativa: el caso del Servicio de Mediación Penal de Barakaldo 2016, n. 61, 2016, p. 103-116.
Laburpena
Justizia konponarazlearen etorrera Euskadiko epaitegietara errealitate handia eta oso aldakorra bihurtzen ari da, non zigor arloko justizia berritzen ari den. Biktimek ahotsa dute, ikertuak edo zigortuak diren pertsonek euren ekintzen ardura hartu ahal dute, eta biei diziplina ezberdinetatik datozen bitartekariak laguntzen ari zaizkie. Legea hautsi ondoren, konpondu beharreko ondorioetan oinarritzen da justizia konponarazlea, prozesu horretan elkarrekin nola erantzun eta etorkizunerako ondorioei partaideak aurre egiten saiatzen direlarik. Gizarte-eskuartze honek malgutasuna eta pertsonen beharretara egokitzea eskatzen du eta gizarte-zerbitzu zein osasun-zerbitzuen lankidetza beharrezkotzat jotzen da. Artikulu honetan lokarri honi ipiniko zaio arreta, eta Barakaldoko Zigor arloko zerbitzua eta beste zerbitzu hauen lokarria aztertuko da, 2007tik 2010ra doan epean. Lankidetza hau garatu zuen kasuak aztertu eta horren berezitasunei buruz hausnartuko da.

