Zerbitzuan
Resultados de la evaluación del Programa de Vida Independiente de la Diputación Foral de Gipuzkoa = Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizitza Independente Programaren Ebaluazioaren emaitzak
Malcorra, M., et al., Resultados de la evaluación del Programa de Vida Independiente de la Diputación Foral de Gipuzkoa = Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizitza Independente Programaren Ebaluazioaren emaitzak 2023, n. 81, 2023, p. 29-46.
Laburpena
Gipuzkoan Bizimodu Independentearen Programa onartu zenetik ia 20 urte igaro dira, eta desgaitasunaren arloko arauen eta politiken bilakaera kontuan hartuta, beharrezkotzat jo da programa ebaluatzea. Horretarako, alderdi orokorrak (parte-hartzaileen profilaren ezaugarriak, sarbidearekin, parte-hartzearekin eta Programaren garapenean izandako gorabeherekin lotutako gaiak), sozialak (gizarteratze-mailaren azterketa), psikosozialak (ongizate emozionalean eta desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzean eragiten duen modua) eta ekonomikoak (inbertsio publikoaren errentagarritasun ekonomikoa) jorratu dira. Ebaluazioak aukera eman du programak hasieran planteatutako helburuak lortzen zer neurritan lagundu duen aztertzeko eta ondorioztatzeko, bai eta desgaitasunaren arloko foru-politikak Desgaitasuna Duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren eskakizunetara erabat egokitzeko hobekuntza-neurriak zehazteko ere.

