Zerbitzuan

Reflexión sobre la baja exigencia: una aproximación al trabajo con personas en exclusión residencial grave

Ruiz, P., Beteta, P., Reflexión sobre la baja exigencia: una aproximación al trabajo con personas en exclusión residencial grave 2016, n. 61, 2016, p. 33-52.

Laburpena

Bizitegi Elkarteak egin duen artikulu honetan, bizitegi-bazterketa larria pairatzen duten pertsonekin lan egiten duten profesionalen gogoetak, proposamenak eta praktika egokiak bildu ditugu. Exijentzia apala deritzogun testuinguru batean egiten dute lan hori. Bi hitz horiek definitzen dute bai pertsona jakin batzuen profila bai baliabide sail baten karakterizazioa, gizarte-arloan eskuartzeko metodologia zehatz gisa. Esapide baten atzean (exijentzia apala) zer dagoen azaltzen du, gizarte-bazterketaren arloan diharduten pertsonek hitzetik hortzera darabilten esapidea, zeinaren inguruan apenas dagoen gogoeta eta azterlan idatzirik. Beraz, hutsune hori betetzeko ahalegin bat da, funtsezkotzat ditugun gai batzuk aipatu eta definitzekoa.