Zerbitzuan

Primer la Llar: aplicación del modelo Housing First en la ciudad de Barcelona. Primeras reflexiones

Fortea, C., Herruz, L., Primer la Llar: aplicación del modelo Housing First en la ciudad de Barcelona. Primeras reflexiones 2017, n. 64, 2017, p. 239-253.

Laburpena

Bartzelonako Udalak 2015eko ekainean abian jarri zuen Primer la Llar (Lehenik Etxebizitza) egitasmoa, Housing First ereduaren proba pilotu bat. Eskuartze sozialerako metodologia honek oinarri hartzen du kalean lo egiten duten etxegabeko pertsonentzako etxebizitza egonkor baterako zuzeneko sarbidea eta erabakiak hartzeko mugagabeko eperik ez duen lagun-egitea. Lehenik Ipar Amerikan eta geroago Europako herrialde batzuetan eredu hau arrakastatsua gertatu denez, gehienbat, programa honen helburua izan da Bartzelonako hirira egokitzeko informazioa bildu eta hiri honetan gaur egun indarrean dagoen etxegabeko pertsonentzako arreta-eredura egokitzea. Artikulu honetan deskribatzen da programa garatzen ari den testuingurua eta abian jartzeko definitu izan diren parametroak zeintzuk diren, eta horren ostean zenbait ohar aipatzen dira programak izandako funtzionamenduaren inguruan.