Zerbitzuan

Política de garantía de ingresos y población de origen extranjero en el País Vasco. Evidencias empíricas y deslegitimación discursiva

Moreno, G., et al., Política de garantía de ingresos y población de origen extranjero en el País Vasco. Evidencias empíricas y deslegitimación discursiva 2015, n. 58, 2015, p. 51-60.

Laburpena

Atzerritarrek gizarte-zerbitzuak oro har eta diru-sarreren berme-politikak zehazki nola erabiltzen dituzten kontuan hartuta azken boladan sortu den eztabaida ikertu nahi dugu artikulu honen bitartez. Horretarako, aztertuko ditugu, alde batetik, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) hartzaile diren herritarrei buruzko datu enpirikoak, Lanbide-Enpleguaren Euskal Zerbitzuak eskainiak (DSBEren kudeatzailea), eta, beste aldetik, bertako herritarrek gai horren inguruan duten pertzepzioa, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak immigrazioaren inguruko jarrerei eta pertzepzioei buruzko barometroaren bitartez. Datu estatistikoen azterketatik abiatuta, immigranteek gizarte-zerbitzuei dagokienez egiten duten (gehiegizko) erabilerari buruzko diskurtsoaren inguruko gogoeta egiten da eta baita horrek gizarte-politiken deslegitimazioan oro har eta gizarte bazterketaren kontrako borrokan bereziki dituen ondorioen ingurukoa ere.