Zerbitzuan

Pobrezia energetikoa Gipuzkoan

SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, Pobrezia energetikoa Gipuzkoan 2014, n. 57, 2014, p. 5-20

Laburpena

EAEn buruturiko lehenengo azterketa honetan sarbidea egiten zaio gaiari, eta lehenengotik saiatzen da definizio osatu bat biltzen pobrezia energetikoa zer den ezagutzeko. Horren ostean, pobrezia energetikoa pairatzeko kausa gisara hartzen dira etxebizitzako diru-sarbide apalak, etxebizitzako eta hornikuntza-gailuetako efizientzia energetiko eskasa eta energiaren salneurriaren kostua eta izandako hazkuntza. Kausez gain, bertan aztergai hartzen dira osasuna, bizi-kalitate eta ongizate, eta ingurumenarekiko pobrezia energetikoaren gaiak duen eragina. Gipuzkoako egoera modu xehatuan aztertu ondoren, datu batzuek eskaintzen dituzte bertan, eta azken batean, gipuzkoarren etxebizitzen %16,6ari modu desberdinean eragiten dio problematika horrek.