Zerbitzuan

Oinarrizko Errenta Unibertsala: errealitatea ala fikzioa?

San Sebastian, M., Oinarrizko Errenta Unibertsala: errealitatea ala fikzioa? 2015, n. 58, 2015, p. 95-120.

Laburpena

Artikulu honetan aztertzen da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri dituen Oinarrizko Errentek arazo sozialei erantzun eraginkor bat proposatzea lortu ote duten. Horretarako, alde batetik oinarrizko errentak EAEn izan duen bilakaera, bere testuinguru politiko, ekonomiko eta soziala kontuan hartuz ikertu da. Bestetik, beste herrialde batzuetako egoera eta ereduak landu dira, beste herrialde batzuetan eta beste eredu batzuekin nola funtzionatu den eta zein emaitza lortu diren ikusteko. Kontuan izanik indarrean dagoen eta egon den oinarrizko errentaren ereduarekin ez dela lortu asistentzia sistema eta aktibazio sistema batetik haratago joatea, erantzun egoki bat emateko bidean Oinarrizko Errenta Unibertsala bidea izan daitekeen garatu da.