Zerbitzuan

Modelo Integra/Erantsi de acompañamiento psicosocial para personas en procesos de integración social

Vicioso, C., Castillo-González, D., Modelo Integra/Erantsi de acompañamiento psicosocial para personas en procesos de integración social 2021, n. 74, 2021, p.163-178.

Laburpena

Bazterkeria-egoeran dauden eta askotariko osasun-arazoak dituzten lagunen zailtasunak are eta larriago eta kronikoagoak izaten dira maila indibidualean (osasun mentala), familia- (gatazkak, hausturak) eta gizarte-mailan (bazterkeria, isolamendua). Hori dela-eta, berariazko laguntza-tresnak ezartzea premiazkoa da, gizarteratze-prozesuetan mantendu eta bizi-kalitatean eta gizarteratzean aurrera egiteko. Artikulu honetan, Integra/Erantsi eredua aurkezten da, adikzioekin edo gaixotasun psikiatrikoekin lotutako askotariko gizarte- eta osasun-arazo dituzten pertsonei gizarteratze-prozesuetan laguntza psikosoziala bideratzen dena. Azken urteotan, eredua laguntza-gida batean islatu da, eta Hiesaren aurkako T4 Elkarteak ezarri. Erakundearen erabiltzaileen artean, babes, harreman eta doikuntza sozialaren eta antsietatearen inguruan hobekuntza nabarmenak igarri dira.