Zerbitzuan
Medicamentos viejos para pacientes nuevos: el impacto de la crisis en los servicios sociales de la ciudad de Zaragoza desde la perspectiva de los trabajadores sociales
Esteban, E., et al., Medicamentos viejos para pacientes nuevos: el impacto de la crisis en los servicios sociales de la ciudad de Zaragoza desde la perspectiva de los trabajadores sociales 2017, n. 63, 2017, p. 57-73.
Laburpena
Artikulu honetan aztergai hartzen da Zaragozako gizarte-zerbitzuetako lehen mailako arretan (edo gizarte-zerbitzuetan) krisialdiak eskuartze sozialetan izandako eraginen inguruko gizarte-langileen diskurtsoa. Gertatu diren aldaketa horiek aztertzen dira ondorengo hiru alderdi hauetan: artaturiko erabiltzaileak (kopurua, ezaugarriak, aurkeztutako eskariak, beste sistema batzuetan eman diren murrizketek gizarte-zerbitzuetan izandako eragina); egungo eskariei aurre egiteko zerbitzuen erantzuteko gaitasuna (arretari eskainitako astia, baliabideen nahikotasuna, itxaronaldiak, prestazio-sistemaren ebaluazioa, premia berriei eskainitako erantzuna, komunitatearen ekimenak, gizarte-ekintzako elkarte pribatuen rola, beste premiekiko atentziorik eza); eta balorazio globala eta proposamenak. Azterlanak oinarri hartzen ditu 2013 eta 2016ean sakonean eginiko hamabi elkarrizketa, eta horrek aukera eskaintzen du bi aldi horietako egoeren arteko konparazioa burutzeko.

