Zerbitzuan
Las prestaciones económicas en los servicios sociales comunitarios de Andalucía. Análisis y reflexiones en torno al modelo actual
Pacheco, J., Hernández, A., Las prestaciones económicas en los servicios sociales comunitarios de Andalucía. Análisis y reflexiones en torno al modelo actual 2016, n. 62, 2016, p. 25-41.
Laburpena
Gizarte-zerbitzu komunitarioak sarbide gertatzen dira gure herrialdeko gizarte-zerbitzu publikoen modu desberdinetara (oinarrizkoak, orokorrak, lehen mailako arreta-zerbitzuak). Berauek duten gertutasunak errazten du herritarren bizi-kalitatea hobetzea, eta errentaren birbanaketarako rol garrantzitsu bat betetzen dute. Artikulu honen asmoa da gizarte-zerbitzu komunitarioaren kudeaketaren eskumen diren edota tokiko eremuak erabateko garrantzia duen prestazio ekonomikoen azterketa deskriptibo bat burutzea. Andaluziako autonomia-erkidegoan zentratzen da, eta modu zehatzago batean Velez-Malagako Udaletxean (Malaga). Bertan buruturiko azterketak eztabaidarako gai batzuk azaltzen ditu, eta horien artetik nabarmentzen da aktoreen aniztasuna, bazterkeriaren inguruko egoera berriak aztertzearen premia, eta babes juridikoan eta bideratutako aurrekontuetan egin beharrezko hobekuntzak kontuan edukitzea.

