Zerbitzuan

Las culturas profesionales en la acción socioeducativa: transición de un enfoque centrado en la protección a otro centrado en el bienestar

Beloki, N., et al., Las culturas profesionales en la acción socioeducativa: transición de un enfoque centrado en la protección a otro centrado en el bienestar 2026, n. 88, 2026, p. 89-100.

Laburpena

Artikulu honek kultura profesionalek gizarte-hezkuntzan duten garrantzia aztertzen du, gutxi aztertutako eremua baita. Fargion-en oinarrituta (2006, 2007, 2008), bi kultura bereizten ditu: “ilustratua”, ikuspegi arrazionala eta sistematikoa duena, aurrez definitutako prozeduretara eta datu objektiboetara bideratua; eta “erromantikoa”, esku-hartzea prozesu dinamiko, moldagarri eta elkarrekintzak markatutako gisa ulertzen duena; subjektibitatea eta akatsen bidezko ikaskuntza baloratuz. Kultura horiek ulertzea funtsezkoa da gizarte- eta hezkuntza-praktikak interpretatzeko. Testuak, halaber, trantsizioaren erronketan sakontzen du, haurtzaroa babestea ardatz duen eredu batetik haren ongizatean oinarritutako beste batera igarotzeko. Kultura ilustratua gehiago lotzen zaio babesari; eta erromantikoa, berriz, ongizateari. Biek haurren premiei erantzutea bilatzen badute ere, desberdintasun handiak dituzte. Kontraesan eta zailtasun profesional eta sozialak daude oraindik. Haurren ongizatean oinarritutako ikuspegietarantz aurrera egiteko ikertzen jarraitzeko beharra nabarmentzen da.