Zerbitzuan
La transición residencial de la juventud europea y el Estado de bienestar: un estudio comparado desde las políticas de vivienda y empleo
Bosch, J., La transición residencial de la juventud europea y el Estado de bienestar: un estudio comparado desde las políticas de vivienda y empleo 2015, n. 59, 2015, p. 107-125.
Laburpena
Artikulu honetan aztertzen da Europako gazteen etxebizitzako emantzipazioa oinarri harturik Ongizate Estatuen eredua eta zehazki etxebizitza eta enpleguaren politikek duten garrantzia. Emaitzek egiaztatzen dute Ongizate Estatuaren eredu bakoitzak emantzipaziorako patroi desberdinak garatzen dituela, eta horietan erabakigarri gertatzen direla etxebizitza- eta enplegu-politikak. Emantzipazioaren tasa altuagoa dute etxebizitza sozialen parkerik handiena, etxebizitzak ordaintzeko dirulaguntzen sistema garatuenak eta enplegu-politika aktiboetarako baliabide publiko gehien bideratzen dituzten herrialdeak. Aitzitik, egiturazko faktore horiek ezin dira isolatu, betiere testuinguru sozial, ekonomiko eta kultural zehatz batean kokatzen dira, eta kontuan hartu behar da emantzipaziorako politika publikoen prozesu orokorra.

