Zerbitzuan
La prisión de los conceptos: escoria, exclusión social, interacción y agencia
Uribe, J., La prisión de los conceptos: escoria, exclusión social, interacción y agencia 2020, n. 71, 2020, p. 5-17.
Laburpena
Historikoki, gizarte-baztertuen etiketa eransten zaien pertsonak ikuspegi moralizatzaileetatik kudeatu beharreko ustezko gizarte-arazo bat bezala hartuak izan dira. Logika hori XX. mendearen erdialdera arte mantendu da, justizia sozialaren eta giza eskubideen nozioa zabaltzen hasi zen arte, hain zuzen. Hala ere, gizarte-zerbitzuen sistema modernoak oraindik indarrean dagoen eredu historikotik abiatuta aktibatu dira, Zuzenbide Estatuaren beste sistema batzuek pertsona jakin batzuk artatu gabe utzi izan dituztela —edota, sarritan, sentimenduaren logikatik artatu izan dituztela— onartuta. Gaur egun, argi dago gizartezerbitzuen eginkizun espezifikoak eta nagusiak —haien eskuduntza alorreko mandatuak— pertsonen interakzioa berreskuratzeko eta mantentzeko laguntza espezializatua eskaintzea izan behar duela, hori delako gizarte-inklusioa —eta, beraz, gizartejustizia, gizarte-kohesioa eta ekitatea— lortzeko gako nagusia.

