Zerbitzuan

La era de las aceleraciones: crisis de Europa y su papel en el futuro

Barinaga, R., La era de las aceleraciones: crisis de Europa y su papel en el futuro 2018, n. 66, 2018, p. 105-118.

Laburpena

Gaur egun bizi dugun garaian teknologiaren, globalizazio ekonomikoaren eta gizakiok aldaketa klimatikoan dugun eragina bizkortzen ari da. Produkzioan, kontsumoan, ingurumenari konektatzeko eta eragiteko modu berriak sortzen ditu aldaketa horren abiadurak; eta beste egokitzapen batzuen artetik, babes sozialeko sare eta gobernu-erregulazio berriak garatu behar dira herritarrek abiadura horren probetxu izan dezaten eta eraginik okerrenak orekatu ahal izateko. Hori izango da ziurrenik gaur egungo gobernagarritasunaren erronkarik garrantzitsuena. Botere politikoak merkatuarengan duen eraginaren galerarekin bat gertatu da aurretik aipatutako hori guztia, gizakion jarduerak ingurumenean eta desberdintasun-mailan eragina hazten den garai batean; eta eredu iragarle matematikoen erabileraren maiztasuna hazten ari da, baina desberdintasuna areagotu nahi ez bada, balioak gehitu beharra izango dute eredu horiek.