Zerbitzuan

La economía social y su presencia en la contratación pública del Gobierno Vasco

GarcĂ­a, J.M., La economía social y su presencia en la contratación pública del Gobierno Vasco 2015, n. 58, 2015, p. 121-135.

Laburpena

Kontratazio publikoa ondasunen eta zerbitzuen eskaera ekonomikoaren garrantzizko iturria da, Euskal Autonomia Erkidegoan bereziki, izan ere, erkidegoko gobernuak funtsezko zeregina betetzen du kontratazio horren sustatzaile gisa. Eremu geografiko horretan bertan, gizarte-ekonomiak indar handiko papera betetzen du, bai enpleguari dagozkion kopuruengatik eta BPGari egiten dion ekarpenagatik bai tradizioa duelako eta gizartean erroturik dagoelako. Hori kontuan hartuta, hainbat galdera egin litezke: zer zeregin betetzen duen kontratazio publikoan, zer-nolakoak diren esleitzen zaizkion kontratuak eta zer diru-kopuru eragiten dituzten. Eusko Jaurlaritzaren kontratatzailearen profilean argitaratutako kontratuen azterketatik behar adina datu lortzen dira egindako galdera horiei erantzungo dien diagnostikoa egiteko, eta agerian uzten du zein egoera ahula duen gizarte-ekonomiak euskal kontratazio publikoaren eremuan.