Zerbitzuan
Gizarte-prestazio mugagabeetatik enplegura: lanerako sarbidea, enplegu-politika aktiboak eta lan-intentsitatea
Mato-Díaz, F.J., Miyar-Busto, M., Gizarte-prestazio mugagabeetatik enplegura: lanerako sarbidea, enplegu-politika aktiboak eta lan-intentsitatea 2022, n. 77, 2022, p. 65-80.
Laburpena
Lan honetan, gutxieneko errenta-sistemek lan-merkatuko partaidetzan izaniko erantzuna eta enplegu-zerbitzu aktiboen ondorioak dira hizpide. Iraupen mugagabeko prestazioa duen Espainiako autonomia-erkidego bakarretik hartu dira datuak, Asturiasko Salario Social Básico delakotik, kontuan izanik igaro dela azterketa egiteko behar adinako denbora-tarte bat prestazio hori indarrean jarri zenetik. Sistema horrek dauka antz handiena, hain zuzen, Espainiako Gobernuak 2020an sorturiko lehenbiziko gutxieneko errenta-sistema nazionalarekin (bizitzeko gutxieneko diru-sarrera). Iraupen-analisiaren emaitzek erakusten dute lanaldi osoko lan-kontratuak eskuratzen dituzten pertsonek aukera handiagoa dutela sistematik irteteko, halakorik lortzen ez dutenek baino. Alabaina, egia da, orobat, gutxienez kontratu bat sinatzen duten pertsonarik gehienek sistemaren onuradun izaten jarraitzen dutela. Lanaren intentsitatea da sistematik irteteko elementu erabakigarrietako bat. Hori horrela, sistema enplegu batzuekin bateragarria den arren, emaitzek iradokitzen dute lanaren eta prestazioaren arteko bateragarritasuna handitzea funtsezko faktorea litzatekeela prestazio-sistematik irtetea errazteko. Bestalde, prestazioaren onuradun izanda lan-kontratu bat sinatzeko probabilitatea definitzen duten elementuen azterketak erakusten du enplegu-politika aktiboek areagotu egiten dutela probabilitate hori, baina gero ez dutela eraginik prestazioaren onuradun izateari uzteko.

