Zerbitzuan

GIBa duten pertsonen kolektiboa eta komunikabideak: gaitasun mediatikoaren bidezko esku-hartze proposamena eta praktika egokiak

Polo, G., Bereziartua, G., GIBa duten pertsonen kolektiboa eta komunikabideak: gaitasun mediatikoaren bidezko esku-hartze proposamena eta praktika egokiak 2018, n. 66, 2018, p. 33-47.

Laburpena

Lan honek 2017ko otsailetik apirilera Hiesaren Aurkako T4 Elkartean garatutako komunikabideen bidezko eta komunikabideei buruzko esku-hartze tailerrak jasotzen ditu. Ikerketaren honen helburu orokorrak bi dira: gizarte-bazterketa arriskuan dagoen kolektibo baten gaitasun mediatikoaren garapena eta, hori lortzeko emandako prestakuntzaren bidez sortutako ikus-entzunezko materiala erabiliz, Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleengan sentsibilizazioa sustatzea. Lortutako emaitzek parte-hartzaileen gaitasun mediatikoaren garapena eta ikasleen sentsibilizazioa islatzen dute.