Zerbitzuan
Euskadiko gazte migratzaile tutelatu ohien emantzipazio prozesuak krisi ekonomikoaren testuinguruan: gizarteratze estrategiak aldatzeko beharra
Epelde, M., Euskadiko gazte migratzaile tutelatu ohien emantzipazio prozesuak krisi ekonomikoaren testuinguruan: gizarteratze estrategiak aldatzeko beharra 2014, no. 57, 2014, p. 103-119
Laburpena
Artikulu honen helburua da Euskadiko gazte migratzaile tutelatu ohien gizarte errealitatera gerturatu eta euren gizarteratze oso bat lortzeko hobekuntzarako bideak proposatzea. Espainia zein Euskal Herrira adingabeko izanik iristen diren mutikoak dira hauek, baldintza horrek babesa ematen dielarik 18 urte bete arte; adin horretara iristean ordea babesgabetasun egoeran aurkitzen dira bat batean. Horri, gaur egun gizartea murgilduta dagoen krisi ekonomikoa gehitu behar zaio, gazte hauei zuzenean eragiten dien gertaera. Euren gizarteratzea neurtzeko eredu analitiko bat proposatu ostean, gazteei eurei, euren hezitzaileei zein gaian adituak diren pertsonei burututako elkarrizketen azterketatik abiatuta, kolektibo honek emantzipazio zein gizarteratze prozesuei aurre egiterakoan pairatzen duen gizarte kalteberatasun egoera aditzera eraman nahi da; baita gazte horiei baliabide gehiago eskaintzeko eta gizarte egoera berrira egokituko diren gizarteratze estrategiak sustatzeko dagoen beharra adierazi ere.

