Zerbitzuan
Estudio de la ansiedad y el estrés en personas con trastorno del espectro del autismo en los procesos de inclusión laboral
Clavero, M., et al., Estudio de la ansiedad y el estrés en personas con trastorno del espectro del autismo en los procesos de inclusión laboral 2020, n. 73, 2020, p. 15-24.
Laburpena
Autismoaren espektroaren nahasmendua antsietate- eta estres-maila handiekin bat gertatutako egoera edo nahasmendua izaten da. Antsietatea giltzarrietako bat da autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsona askoren bizitzan, eta kontuan hartu behar da bizi diren testuinguruetan, hala nola, laneratzeko prozesuetan. Sarritan, bilaketa- eta laneratze-prozesuek eragiten duten antsietatea eta estresa oztopo izan ohi dira pertsona horien bizi-plan propioak lortzeko. Artikulu honetan, eremu soziolaboraleko estres- eta antsietate-mailen ebaluazioaren hasierako emaitzak aurkezten dira, baita APNABI-Autismo Bizkaia elkartearen erabiltzaileak diren autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsonen eragina ere, autismorik gabeko pertsonak kontrastatzeko talde batekin alderatuta. Ikerketa Eusko Jaurlaritzaren proiektu berezien baitakoa da.

