Zerbitzuan

Estado de salud de las personas sin hogar en Cádiz y construcción de un instrumento de intervención social

Robles, G., et al., Estado de salud de las personas sin hogar en Cádiz y construcción de un instrumento de intervención social 2020, n. 73, 2020, p. 79-92.

Laburpena

Artikulu honen helburua Cadizen etxerik gabeko pertsonen osasun-egoera deskribatzea da, gizarte-eskuartze tresna bat egiteko. Lehenik eta behin, biztanleria horren osasun-arazoak erakusten dira. Bigarrenik, gizarte- eta osasun-baliabideekin ezartzen duten elkarrekintza. Ikerketa-metodologiak ikuspegi kuantitatiboak eta kualitatiboak konbinatzen ditu. Alde batetik, 2017ko Etxerik Gabeko Pertsonen Erroldako datuak erabiltzen ditu, baita funtsezko informatzaileei eta etxerik gabeko pertsonei egindako elkarrizketa sakonak ere. Azkenik, datuak, diskurtsoak eta kaleko ekintzak aztertzea da eskuartzeko tresna baten etapak egiteko oinarria. Tresna horren osagarriarekin kalean egiten diren eskuartzeek agerian uzten dute kalean bizitzearen arrisku soziosanitarioak murrizteko eta osasunerako duten eskubidea gauzatzen laguntzeko eraginkorrak direla.