Zerbitzuan
Empresas de inserción vascas: una herramienta eficaz y eficiente para la inclusión sociolaboral
Álvarez de Eulate, L., Empresas de inserción vascas: una herramienta eficaz y eficiente para la inclusión sociolaboral 2017, n. 64, 2017, p. 189-201.
Laburpena
Gizarteratzeko enpresen inguruko artikulu honetan, jatorriaren testuingurua zehaztu eta laburki indarrean dagoen legedia berrikusi ondoren, deskribatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan izandako garapena, eta eskaintzen dira oinarrizko datu ekonomiko eta sozialak, berauen bidez erakusteko krisialdiko urterik gogorrenetan ere, bazterkeria arrisku edo egoeran dauden biztanleak gizarteratu eta laneko munduan txertatzeko ekimen hauek duten eraginkortasun eta efizientzia. Horren ondoren, aztertzen dira sustapen eta promoziorako indarrean dauden neurriak, eta nabarmentzen da interes ekonomiko orokorreko zerbitzu-emaile eta kontratu berezien onuradun gisara estatu-eskala batean duten onespena. Azkenik, adierazten da zeintzuk diren egungo eta etorkizuneko erronkak, eta horiek zehaztu ziren 2016 eta 2017. Urteetan Gizatea, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak buruturiko hausnarketa prozesu batean.

