Zerbitzuan
El técnico de apoyo educativo en la educación a distancia con alumnado adulto con trastorno mental: oportunidades para una educación inclusiva
Cazorla, J., Lobo, E., El técnico de apoyo educativo en la educación a distancia con alumnado adulto con trastorno mental: oportunidades para una educación inclusiva 2025, n. 85, 2025, p. 65-81.
Laburpena
Urrutiko helduentzako hezkuntza aukera gisa deskribatzen da, ikasleen premia indibidualei erantzuten baitie. Modalitate honek ikaslearengan jartzen du ikaskuntza-prozesuaren erantzukizuna, atazak autoerregulatuz. Ikerketa hau burunahasmendua diagnostikatu zaien ikasleen beharretara eta osasun-zerbitzu bateko hezkuntzalaguntzako teknikari bat sartzearen onuretara hurbiltzen da. Erabilitako metodologia kualitatiboa da, eta aukeratutako tresna, elkarrizketa erdiegituratua. Landa-lanean, Badalonako osasun mental komunitarioko zerbitzu espezializatu bateko ikasleek eta Institut Obert de Catalunyako irakasleek parte hartu dute. Lortutako datuak aztertuta ondorioztatu ahal izan denez, urrutiko hezkuntzan aurrez aurreko laguntza eta laguntza emateak prestakuntzari eustea, arrakasta akademikoa eta ikasleek beren bizi-proiektua lantzea ahalbidetzen duten teknikak eta trebetasunak eskuratzea errazten du.

