Zerbitzuan

El impacto social de la crisis de ingresos en España

Sanzo, L., El impacto social de la crisis de ingresos en España 2016, n. 62, 2016, p. 11-24.

Laburpena

Artikulu honen xedea da modu labur batean aztertzea diru-sarreren krisialdiaren eragina espainiar etxebizitza mota desberdinen arabera, eta horretarako aztertzen dira 2008 eta 2014. urteen bitartean Estatistika Institutu Nazionalak biltzen dituen Bizi Baldintzen Inkestan gertatu diren aldeak. Halaber, testuak kontuan hartzen ditu diru-sarreretan izandako beherakadak ondorengo gabeziaren inguruko adierazle hauen arabera: elikadurarako arazoak, ezohizko gastuei aurre egiteko zailtasunak eta oporrez gozatu ahal izateko ezintasunak. Ondorioek nabarmentzen dute, beste datu batzuen artean, biztanleria aktiboa duen etxebizitzetan gertaturiko diru-sarreren inguruko beherakada itzela eta orokorra gertatu dela, eta kontrastea gertatzen dela aktiboa ez den biztanleria duten etxebizitzetan gertatutako joera egokiaren aldean.