Zerbitzuan
Antigitanismo e interseccionalidad: un análisis multinivel (Europa, España y Euskadi)
Cortés, I., Antigitanismo e interseccionalidad: un análisis multinivel (Europa, España y Euskadi) 2023, n. 81, 2023, p. 61-70.
Laburpena
Artikulu honen helburua da aztertzea, maila anitzeko ikuspegi batetik, antigitanismoa eta, bereziki, horri aurre egiteko abian jarri diren arestiko estrategiak. Horretarako, Europako Parlamentuak konpromiso bati hasiera eman zion, 2017an, Europar Batasunean ijito-komunitateen oinarrizko eskubideak betetzearen inguruan onartutako ebazpenarekin. Hasierako dokumentu horrek ekimen zibiko eta politiko anitz sortu zituen, eta ekimen horiek antigitanismoaren aurkako borroka hainbat testuinguru nazional eta lokaletara eraman dute. Europako egoeratik abiatuta, artikuluak ardatz hartzen ditu estatu-mailan antigitanismoaren aurkako espainiar Estatu Itunaren bidez gertatu diren aurrerapenak. Amaitzeko, artikuluak Euskadin antigitanismoaren aurkako borrokan abian dauden prozesuei buruz gogoeta egiten du, arreta berezia eskainiz etniaren eta generoaren arteko elkarguneari, erromanien gizarte-mugimenduen ekarpenak aintzat hartuta.

