Zerbitzuan

¿A qué nos referimos cuando hablamos de pobreza laboral? Una aproximación conceptual

Domínguez-Olabide, P., ¿A qué nos referimos cuando hablamos de pobreza laboral? Una aproximación conceptual 2022, n. 76, 2022, p. 75-85.

Laburpena

Soldata apalak, lan-intentsitate txikia eta enpleguaren ezegonkortasuna direla tarteko, eta familia behartsuenei ongizate-sistemaren onurak birbanatzeko gure gaitasuna hain mugatua izatearen ondorioz, langile askori ez zaie aski lan-merkatuan duten enplegua pobreziari ihes egiteko. Enpleguaren arloko pobrezia edo lan-pobrezia zer den zehazteko, zenbait adierazle proposatu dira, enpleguarekin eta pobreziarekin loturiko era askotako suposizioetatik abiatuta. Suposizio batetik bestera, ordea, alde nabarmenak daude, eta horren eraginez, kasuan-kasuan erabilitako magnitudearen arabera, aztergaia bera ere aldatu egiten da. Aurreko hori aintzat harturik, eta betiere Europar Batasunari dagokionez, lan-pobrezia definitzeko erabiltzen den moduak zer-nolako ondorioak dituen azaltzen ahalegintzen da artikulu hau; zehatzago esateko, lan-pobreziaz dihardugunean zer esan nahi dugun ahalik eta modurik zorrotzenean esplikatzea da artikuluaren helburua.