Txostenak

Plan Estratégico de Empleo 2017-2020 = Enplegu Plan Estrategikoak 2017-2020.

Plan Estratégico de Empleo 2017-2020 = Enplegu Plan Estrategikoak 2017-2020. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2018, 124, 124 p.

Laburpena

2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoak jarduera-mailan zehazten ditu EEE 2020ak xedatutako gidalerroak Eusko Jaurlaritzan enplegua sustatzeko zerbitzu eta programak gauzatzen dituzten sail ezberdinentzat tresna izan daitezen, beti enplegua ikuskera zabalean hartuta, lana, hezkuntza eta sustapen ekonomikoei lotutako dimentsioak ere barne hartzen dituena.

Azpimarratu behar da ere Enplegu Plan hau 2017-2020 Enplegua eta Suspertze Ekonomikorako Esparru-programaren funtsezko osagaia dela. Programa honek suspertze ekonomikorako dimentsioan Eusko Jaurlaritzak berrikuntza, nazioartekotze, industrializazio eta inbertsio eremuetan garatuko dituen oinarrizko lerro estrategikoak jasotzen ditu ere. Guzti horrek enpleguari lotutako 2 oinarrizko helburu ditu: Euskadin langabezia murriztu %10aren azpitik 2020an eta 2017-2020 epean 20.000 gazteei enplegu aukera ematea.

Beraz, nagusiki dokumentu betearazlea da eta EEE 2020 lantzean garatutako adierazpen estrategikoa zehazten du. Estrategia bezala, partaidetza-prozesu baten bidez landu da hauen ekarpenei esker: gizarte-eragileak, beste instituzioak (Foru Aldundiak eta Udalak) eta enpleguaren arloari bereziki lotutako beste eragileak.