Txostenak
La educación en Euskadi. Informe 2013-2015 = Hezkuntza Euskadin. 2013-2015 Txostena.
Consejo Escolar de Euskadi, La educación en Euskadi. Informe 2013-2015 = Hezkuntza Euskadin. 2013-2015 Txostena. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2016, 203, 208 p.
Laburpena
Euskadiko Eskola Kontseiluak Txosten bat aurkeztu du 2016. urteon Hezkuntzari buruz 2013-14 eta 2014-15 ikasturteetan zehar, eta harekin betetzen du Osoko Bilkuran hartutako konpromisoa, aipatu txostena egiteko jardueran indarreko ikasturtearekiko distantzia distantzia txikiena izan dadin, hau da, ikasturte batekoa. 2013-2015 tartea lotua dago beste araudi-esparru bati, aldatu egiten baita Haur hezkuntza, Oinarrizko Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako curriculumen Dekretuetan. Aldaketok aurkeztu dira Kontseilu honetan aintzat hartzeko irizpen eskabidearen bidez. Dekretuok garatzen dira abiapuntutzat hartuz HEZIBERRI 2020an hainbat hezkuntza eragile lagun diseinatutako hezkuntza eredu pedagogikoaren esparrua; aipatu egitasmo horretan sartuak daude oinarrizko erreferentziak zehazteko, ikasleen irteerako profilak artatuz etapa bakoitzean. Tarte horretan Irakasleen Prestakuntza Plan berri bat ere garatzen da, “Prest Gara” deritzana, eta informazioa ematen da hari buruz bigarren kapituluan. Txosten honen egitura eta 2012-13ko Txostenarena dira ia-ia berdinak; eranskinetan bakarrik erabaki da lehenaren ordez –“Hezkuntza eta prestakuntza 2020” europar estrategiaren adierazleei buruzkoa da– beste bat jartzea, informazioa dakarrena, hain zuzen, Kontseiluan denboraldi horretan onartutako irizpenen gainean. Aldaketa horretarako arrazoietarikoa da zenbait adierazle gaurkotu ez izana; horren harira, guk egokiago deritzagu informazio osoa hurrengo 2015-16 txostenean sartzeari.

