Txostenak

IV Plan Vasco de Inclusión 2017-2021. Euskadi, Territorio Inclusivo = 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana. Euskadi, Herri Inklusiboa.

IV Plan Vasco de Inclusión 2017-2021. Euskadi, Territorio Inclusivo = 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana. Euskadi, Herri Inklusiboa. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2018, 99 p.

Laburpena

2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren bitartez, euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzearen inguruko euskal politikak antolatzeko eta egituratzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azaldu duenez, Plana sailen artekoa da, eta ulertzen da gizarte-kohesioaren eta desberdintasunaren aurkako borrokaren helburua Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena dela. Hori dela eta, jarduketak jasotzen ditu hainbat eremutan, besteak beste, hezkuntza, enplegua, osasuna, gizarte-zerbitzuak, lana eta etxebizitza. Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu du, 70 milioi euro baino gehiagokoa.

Gizarteratzeko IV. Planak sei jarduketa-printzipio ditu, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko: aktibazio inklusiboa; bizi-kalitatea, pertsonalizazioa eta autonomia; eskubideen ikuspegia; arreta komunitarioa; zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia; eta herritarren, eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea”.