Txostenak
Estrategia Vasca para Personas sin Hogar 2018-2021.
Departamento de Empleo y PolĂticas Sociales, Estrategia Vasca para Personas sin Hogar 2018-2021. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2018, 121, 118 p.
Laburpena
Estrategian finkatutako helburu orokorrek etxegabetasunaren prebentziora bideratutako politikak indartzen dituzte; Euskadin etxerik ez duten pertsonenganako gaur egungo arreta-eredua onbideratzen dute, pertsonan zentratutako eta etxebizitzara bideratutako arreta-eredu bat sortzeko helburuarekin; EAEko Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzen amaitzen dute, baliabideak lurraldeka behar bezala banatzen dela bermatuz; etxerik gabeko pertsonen eskuragarritasuna bermatzen dute; premia bereziak dituzten etxerik gabeko pertsonenganako eta, bereziki, bizitegi-bazterketa larriko egoeran dauden emakumeenganako eskaintzen den arreta hobetzen dute; etxerik gabeko pertsonen problematikarekin lotuta, ezagutzaren koordinazio-, ebaluazio- eta kudeaketa-tresnak hobetzen dituzte; eta fenomeno horren pertzepzio soziala azpimarratzen dute, egoera horiei ekiteko eragile komunitarioen parte-hartzea, oro har, indartuz eta pertsona horiek jasan ditzaketen biktimizazio-egoerak aurreikusiz. Helburu horiek erdiesteak neurtu daitekeen helmuga edo xede kuantitatibo bihurtu behar du: 2020. urterako, Autonomia Erkidegoko udalerri nagusietan kalean lo egiten duten pertsonen kopurua asko -gutxienez % 20- murriztea.

