Txostenak

Estrategia vasca contra la violencia hacia la infancia y adolescencia 2022-2025 = Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko euskal estrategia 2022-2025.

Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociale, Estrategia vasca contra la violencia hacia la infancia y adolescencia 2022-2025 = Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko euskal estrategia 2022-2025. Gobierno Vasco-Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2022, 128 p., or.

Laburpena

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiken Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzak sustatu du Haurren eta nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Estrategia (2022-2025) esperientzia hori guztia, pilatutako ezagutza eta norabide berean aurre egiteko eragile askok egunero egiten duten ahalegina artikulatzeko. Halaber, uste oso batetik abiatu da: haur nerabeen aurkako indarkeriaren prebentzioak eragileen eta sistemen arteko kooperazioa eta elkarlana behar du, bakoitzak bere aldetik lan eginez gero ezin baita gaia modu eraginkorrean jorratu.

Esparru honen helburua partekatutako mugarriak identifikatu eta proposatzea da estrategia, lortzeko egin beharreko bide nagusiak aipatzea eta balio eta printzipio komunekin modu koherentean bidea egiteko jarraibideak eskaintzea. Hainbat erakundek egiten dituzten jarduketak lerrokatzea helburu duen estrategia da, planak eta bilduta geratzen diren erreferentziazko beste dokumentuak inspiratuz.

Halaber, herrialde mailan haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren inguruko begirada partekatua eraikitzeko tresna da. Alde horretatik, hau bezalako fenómeno multidimentsional baten arrazoiak eta ondorioak ulertzen laguntzeko ikuspegi integrala ezartzearen alde egin da eta haur eta nerabeen aurkako indarkeria desberdintasunean oinarritzen diren harremanen botere-abusuaren ondoriotzat hartzen da, eta barne hartzen ditu bai kalte fisiko eta nahita eragindakoa, bai fisikoak ez diren eta mina emateko helbururik ez duten moduak.

Finean, estrategia honen helburua Euskadiko erakundeak prestatuago egotea da, honetarako: indarkeria-mota oro saihestea; indarkeria-egoerak lehenago hauteman eta aurretiaz esku hartzeko; egindako kalte guztiak erreparatzeko arretan eta laguntzan integralitate handiagoa eskaintzeko; errealitatea hobeto eta gehiago ezagutzen duen erakundeen sarearen elkarlana eta kolaborazioa finkatzeko, etengabe hobetu ahal izateko eta kalitatezko arreta eskaintzeko.