Txostenak

Estrategia Vasca con el Pueblo Gitano 2018-2020.

Departamento de Empleo y PolĂ­ticas Sociales, Estrategia Vasca con el Pueblo Gitano 2018-2020. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2018, 24, 22 p.

Laburpena

Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia (2018-2020) hiru ardatz nagusitan egituratuta dago: ijitoen bizi-kalitatearen hobekuntza; ijitoen partaidetza soziala; eta bizikidetzaren eta ijito-kulturaren ezagutzaren hobekuntza. Estrategiak hainbat ekintza-ildo zehaztu ditu ardatz bakoitzerako. Guztira hemezortzi ekintza dira, eta ardatz bakoitzaren helburu orokorra lortzeko bidean aurrera egitea dute helburu. Estrategia, nolanahi ere, Ijito Herriaren erabateko sustapenari eta partaidetza sozialari lotutako gizarte-politiketarako Europako eta Estatuko erreferentzia-esparruan kokatuta dago. Politika horiek Estatuko eta Europako lehentasunezko eremuak ezartzen dituzte.