Txostenak

El cuidado informal en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Análisis de la Encuesta de Salud de la Comunidad Autónoma del País Vasco 2013 = Zaintza informala Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunari buruzko Inkestaren azterketa, 2013.

Mosquera, I., et al., El cuidado informal en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Análisis de la Encuesta de Salud de la Comunidad Autónoma del País Vasco 2013 = Zaintza informala Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunari buruzko Inkestaren azterketa, 2013. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2018, 60, 60 p.

Laburpena

Zaintzeak zaintzailearen familia-bizitzari, lan-bizitzari eta bizitza sozialari eragiten die, baita zaintzailearen ongizateari ere; horrez gain, ikusten da genero-desberdintasunak daudela zereginak eta erantzukizunak banatzeko garaian, zaintzaren lan-karga batez ere emakumeek hartzen baitute beren gain. Horrek esan nahi du desberdintasunak daudela gizonezko zaintzaile informalen eta emakumezko zaintzaile informalen osasunean. O ndorio positiboak deskribatzen dira, baina batez ere ondorio negatiboak, eta ondorio horiek zaintzaileen etorkizuneko ongizatean edo, hala badagokio, mendetasunean bertan izango dute isla.

Osasun-sistemak osasunaren mugatzaile garrantzitsu bat osatzen du, baina txosten honek, genero-ikuspegitik abiatuta, sistemaren ezagutzan eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zaintza informalaren prozesuetan inplikatutako pertsonen osasun-egoeraren azterketan sakondu nahi du.

Helburu horrekin, EAEko Osasun Inkestan (EAEOI, 2013) aurreko edizioetan baino galdera espezifiko gehiago egin ziren gai honi buruz. Azterlan honetan, mendetasuna (iraunkortzat hartuta) duten pertsonek jasotzen duten zaintzaren egoera aztertzeaz gain, ezaugarri soziodemografikoak eta zaintzaile/zaintzen den pertsona diada osatzen duten kideen osasunaren elementu erabakigarriak eta zaintza horren ezaugarriak berrikusiko dira. Gainera, zaintzaile informalaren osasuneko elementu erabakitzaileetan zaintzak duen eragina aztertuko da. EAEko egoeraren azterketa hau ezinbestekoa da zaintzaileen osasunean dauden genero-desberdintasunak murriztera bideratutako politikak egiteko. Era berean, azterlan honek zaintzak ematen dituzten pertsonak hobeto zaintzen eta artatzen lagunduko du.