Albisteak
Krisia Euskal Herriko belaunaldi-ordezkapenean
2018 Martxoa 07
Eustat-ek berriki argitaratutako datuen arabera, 40 hamarkadaren bigarren erdialdean jaiotako emakumeak izan dira belaunaldi-ordezkapena lortu duten azkenak. Izan ere bataz beste 2,1 ume eduki dituzte, eta jaiotza kopuru horri esker belaunaldi-ordezkapena bermatuta geratu zen.
Euskal Herrian 40ko hamarkada ondoren emakumeek izandako ondorengoen kopuruak 1,4 ume arte jaitsi da, 1971 eta 1975 bitartean jaiotako emakumeei dagokionez. Eustat-en arabera, azkeneko hauek dira bere emankortasun historia guztiz bete dutenak.
Euskal Herriak Europako beste herria gehienen joera jarraitzen du, izan ere 1940 ondoren jaiotako emakumeek izandako ondorengoen kopuruak jaitsiera orokorra izan du eta belaunaldi-ordezkapena ez da bete 60ko hamarkadan jaiotakoetan. Egoera honetatik at geratu dira asmo handiko familia politika izan duten herrialdeak, Frantzia, Norvegia eta Suedia.
Gai honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu Eustat-eko 2016 Inkesta demografikoaren informazio eguneratua natalitate, ezkontza eta familietako etxeetatik emantzipatze gaiei buruz.

