Albisteak

2019an, 15 eta 29 urte bitarteko 1325 emakumek indarkeria matxista salatu zuten Segurtasun Sailaren arabera

2020 Azaroa 25

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu Emakundek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako datuak. Datuok emakumeen kontrako indarkeriaren ingurukoak dira.

Datuek adierazten dute EAEko poliziak ofizialki jasotakoak indarkeria matxista zenbat emakumek salatzen duten. 2019an Euskadin 4419 emakumek beraien kontrako indarkeria matxista salatu zuten. Haien artean, 1325 gazteak ziren, 15 eta 29 urte bitartekoak hain zuzen ere.

Erregistro honen arabera, 2019an indarkeria matxista salatu zuten 15 eta 29 urte bitarteko emakume gazteen kopuruak baliorik altuena izan du.

Indarkeria matxista salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen tasek (adin-talde bereko 1000 emakumeko kalkulatuak) ezberdintasun nabariak agertzen dituzte emakume gazteen eta 30 urtetik gorakoen artean (‰ 9,2 eta ‰ 3,7 hurrenez hurren). Emakume gazteen artean tasa handiagoa izateak ez du esan nahi indarkeria matxista gehiago jasaten dutenik, baizik eta indarkeriari tolerantzia txikiagoa diotela, hau da, emakume gazteak ahaldunduago daudela.

Emakumeen aurkako indarkeriaren tasa globalaren bilakaera, adin taldeen arabera (1000 emakumeko tasa)

Bai emakume gazteen bai 30 urte baino gehiago dutenen artean ere, ohikoena den indarkeria matxista bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa da. 2019an horrelako indarkeria matxista 935 emakumek salatu zuten. Datu hori adin-taldeen arabera aztertuz gero honakoa ikus dezakegu: 15 eta 19 urte bitarteko 169 emakumek salatu zuten, 20 eta 24 urte bitarteko 344k; azkenik, 25 eta 29 urte bitarteko 422k.

Bikoteak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera

Senide batek, hau da, familiako batek (bikotekideak edo bikotekide ohiak izan ezik) eragindako indarkeria matxista 15 eta 29 urte bitarteko 179 emakumek salatu zuten 2018an. 30 urte edo gehiago dituztenen artean, 720k salatu zuten.

Senide batek (bikotekidea edo bikotekide ohia izan ezik) eragindako indarkeria salatu duten emakumeak, adin-taldeen arabera

Sexu-askatasunaren aurkako delituetan emakume gazteen eta 30 urte edo gehiagokoen arteko datuak gerturatu egiten dira. Gazteen artean 211 emakumek askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten (15 eta 19 urte bitarteko, 115; 20 eta 24 urte bitarteko 59 eta 25 eta 29 urte bitarteko 37). 30 urte edo gehiago dituzten emakumeen artean 211k askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten 2019an.

Sexu-askatasunaren aurkako delituak salatu dituzten emakumeen bilakaera, adin-taldeen arabera