Albisteak
2017. urtean, alokairua da, oraindik ere, etxebizitza eskuratzeko modu nagusia 16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazte emantzipatuen artean
2019 Maiatza 28
Hau da Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu duen “Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017 ” ikerketaren ondorioetako bat. Ikerketa hau Euskadin bizi diren 16 eta 34 urte bitarteko ia 2000 gazteri egindako elkarrizketetan oinarritzen da.
Alokairuan emantzipatzen direnen ehunekoa asko handitu da 2011 eta 2017 urteen bitartean, eta emantzipatutako 10 gaztetatik ia 7 bizi dira gaur egun alokairuko etxebizitza batean.

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017)
30 eta 34 urte bitarteko pertsona emantzipatuek ehuneko handiagoan eskuratzen dute etxebizitza jabetza erregimenean, hau da, adin handiagoko pertsonen ohiturak eskuratzen dira lan baldintzak hobeak lortu ahala. Edonola ere, etxebizitza jabetza-erregimenean duten pertsonen ehunekoak behera egin du azken urteetan, eta 2017. urtean, lehen aldiz, 30 eta 34 urte bitarteko pertsona gehiago bizi da alokairuan, jabetza-erregimenean baino.

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017)
Ikerketa osoa Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian aurkituko duzu.


