Zerbitzuan

Euskal Autonomia Erkidegoan bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonen zenbaketa: 2022ko azterlanaren emaitza nagusiak

SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Euskal Autonomia Erkidegoan bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonen zenbaketa: 2022ko azterlanaren emaitza nagusiak 2023, n. 80, 2023, p. 61-70.

Resumen

Artikulu honek EAEn 2022ko urriaren 26tik 27rako gauean bizitegi-bazterketa larrian dauden pertsonen gaueko zenbaketaren emaitzak jasotzen ditu, eta 2012tik egiten ari den bi urtez behingo azterlanaren seigarren edizioa da. Zenbaketaren gauean, bizitegi-bazterketa larrian zeuden 3.380 pertsona identifikatu ziren guztira. Horietatik guztietatik bosten bat (% 19,5) kalean aurkitutako pertsonak izan ziren (658 pertsona). Gainerako % 80,5ek gizarte zerbitzuen sareko zentroren batean ematen zuten gaua, ikerketa honetan sartutako ostatu eta egoitzetako batean (2.722 pertsona). Aurkitutako 3.380 pertsonetatik, 359 Araban (% 10,6), 1.669 Bizkaian (% 49,4) eta 1.352 Gipuzkoan zeuden (% 40).