Zerbitzuan

Enfoque centrado en la familia en las entidades de personas con discapacidad intelectual y del desarrollo: conceptualización y orientaciones para la puesta en práctica

Villaescusa, M., et al., Enfoque centrado en la familia en las entidades de personas con discapacidad intelectual y del desarrollo: conceptualización y orientaciones para la puesta en práctica 2022, n. 76, 2022, p. 47-58.

Laburpena

Adimen- eta garapen-desgaitasunen bat duten pertsonentzako zerbitzuek denbora daramate eraldaketa-prozesuan. Gaur egungo ikuspegiek pertsonak eta familiak dituzte oinarri, baina testuinguru komunitarioan betiere. Pertsonak eta familiak erdigunean jartzeak zerbitzu eta praktika profesionalak ulertzeko beste modu bat dakar, eta zerbitzu eta praktika profesional horiek malgutu, dibertsifikatu eta pertsonalizatu beharra ere bai. Artikulu honek horri buruz gogoeta egiten du, adimen-desgaitasunen bat duten pertsonei eta haien familiei zerbitzuak ematen dizkieten entitateetan ikuspegi hori garatzea helburu hartuta. Horretarako, batetik, ikuspegiak zer-nolako bilakaera izan duen eta gaur egun nola ulertzen dugun aztertzen da, eta, bestetik, hura inplementatu eta praktikan jartzeko funtsezkoak diren gai batzuk eztabaidatzen eta planteatzen dira.