Txostenak

La realidad de la infancia y la adolescencia vasca en cifras. Informe diagnóstico 2016 = Euskadiko haurren eta nerabeen errealitatea kopurutan. Txosten diagnostikoa 2016.

FundaciĆ³n EDE - EDE Fundazioa, La realidad de la infancia y la adolescencia vasca en cifras. Informe diagnóstico 2016 = Euskadiko haurren eta nerabeen errealitatea kopurutan. Txosten diagnostikoa 2016. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2017, 69 p, 72 p.

Laburpena

Txosten diagnostiko honetan, EAEko haurren eta nerabeen errealitatearen azterketa orokorra egin dugu. Horretarako, eskuragarri dauden datu estatistikoen artetik, haurren eta nerabeen eskubideen eta bizi-kalitatearen ikuspegitik haien ongizatea deskribatzeko eta aurresateko adierazgarrienak direnak hartu ditugu.

Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko 2005eko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak ezarritakoa eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenak1 ezarritakoa ere geure eginez, azterketa honetan kontuan hartu ditugun datuak 0 eta 17 urte arteko populazioarenak dira.

Txosten honetan azaldutako eta aipatutako datuek hausnarketarako bidea ematen dute, bereziki gaur egun garrantzitsuenak edo kritikoenak izan daitezkeen eta arreta gehien behar duten alderdien inguruan. Gainera, lagungarri izan daitezke aurrerapenak bistaratzeko zenbait arlori dagokionez: demografia, familia, osasuna eta sexualitatea, hezkuntza, ongizate materiala, kultura, aisialdia eta denbora librea, haurtzaro zaurgarria eta ingurunea.

Datu nagusiak hainbat desagregaziorekin batera datoz (sexuaren, adinaren eta abarren arabera). Horiek haurren eta nerabeen populazioaren moduko talde heterogeneoan batera dauden errealitate espezifikoak ezagutzera ematen laguntzen dute. Era berean, datu berrienak aurreko urteetako beste batzuekin osatu dira eta beste lurralde-eremu batzuetakoekin alderatu dira, azterketari behar adinako testuingurua emateko.