Albisteak

Pobrezia, eskola uztea eta enpleagarritasuna. EAEk 2020 Europar Estrategiak ezarritako helburuak hobetu ditu

2018 Uztaila 13

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundeak txosten bat argitaratu du, non Euskal Autonomi Erkidegoak 2020 Europar Estrategian aukeratutako 9 adierazletatik 5etan  Europar Batasunak baina emaitza hobeak lortu dituen.

Eskola uzte goiztiarraren tasari,  goi-mailako ikasketei eta pobrezia edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dagoen biztanleriari dagokionean EAE rankineko lehen postuetan dago; baita helburu klimatikoekin eta energiarekin (energia primarioaren kontsumoa eta energiaren kontsumo finala) lotutako adierazleetan ere.

Adierazle ezberdinak eta hauek izandako eboluzioa aztertzerakoan ondorengo ondorioak azaltzen ditu txostenak:

  • 20 eta 64 urte bitarteko populazioaren okupazio tasak (%65,5a 2017an) goranzko joera du 2014tik; nola gizonezkoen kasua, hala emakumezkoenean.
  • 18 eta 24 urte bitartekoen eskola-uzte goiztiarraren tasari eta 30 eta 34 urte bitartekoen goi-mailako ikasketei dagokienean, hauek Europar Batasunaren helburuak hobetzen dituzte
    • Eskola uzte goiztiarrean EBren helburua <10% eta EAEko datua 5,4%
    • Goi-mailako ikasketen EBren helburua >40% eta EAEko datua %46,1
  • Gizarte bazterkeria edo pobrezia pairatzeko arriskua pairatzen duen biztanleria kalkulatzeko hiru adierazle erabiltzen dira   1. Lan-intentsitate baxu edo oso baxuko etxeetan bizi den biztanleria. Lan intentsitatea %20koa baina baxuagoa denean alegia.   2. Transferentzia sozialak eman ondore pobrezia arriskuan dagoen biztanleria; errenta nazionalaren medianaren%60a baina errenta txikiagoa  dutenak   3. Gabezia material larriak pairatzen dituen biztanleria. Ondorengo bederatzi egoera hauetatik lauri aurre egiteko arazoak dituztenak dira:
    • Alokairua eta dagozkion fakturak ordaintzea
    • Etxebizitza behar den bezala berotzea
    • Haragia, arraina edo proteinak maiztasun batekin jatea
    • Astebete etxetik kanpo oporretan pasa ahal izatea
    • Autoa izatea
    • Garbigailua izatea
    • Kolore- telebista izatea
    • Telefonoa izatea

           Adierazle honetan, EAEk Europar Batasunak baina emaitza hobeak lortu ditu

Emaitza ez horren positiboen alderdian adierazle bat  badago:

  • I+G-an egindako barne gastua, Barne Produktu Gordinaren %1,82a gastatzen da EAEn, eta Europar Batasuneko helburua %3koa litzateke; naiz eta Espainiaren %1,19aren oso gainetik egon.

Gai honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, EUSTATek argitaratu berri dituen datuak kontsulta ditzakezu ondorengo helbidean: "EAE Europar Batasunaren gainetik, Europa2020rako aukeratutako 9 adierazletik 5ean"